Carta 011: Por Floren Zarraga Olabarrieta




DEFENDA DEZAGUN PERSEO


Leioan, 2020ko abenduaren 4an


Kultura zinegotzi anderea:


Floren Zarraga Olabarrieta naiz, 232 zenbakia duen Perseoko bazkidea, eta idazki honen bidez, nire harridura, haserrea eta desadostasuna adierazi nahi dizkizut Leioako Udalak Zineforum Perseorekin aspaldi adostutako hitzarmena errespetatu ez eta bertan behera utzi nahi duzuelako.


Bost bat urte daroadaz asteartero Perseok oso txukun antolatzen dituen zinema saioetara joaten, eta tarte horretan ikusi dut gero eta adin guztietako zinemazale gehiago biltzen garela; filmak ikusteko eta ulertzeko modu berriak barneratzen ari garela; filmak amaitu ostean, eztabaida foroetan parte hartzen dela; Donostia, Gijon eta Valladolideko zinemaldietara hainbat lagun joaten garela… Aurreko guztia, baina, ez da berez sortu, Perseoko Eva, Miguel, Nicolas eta beste zenbaiten lan eskergak eta desinteresatuak sortu du. Aipatutako lan itzela txalotu beharrean gaudela uste dut, eta txalotzeko modu onena euren lana askatasunez egiten uztea da.


Bestalde, harritzen nau hainbeste urtetan mantendutako hitzarmena Udalak bat-batean aldatu eta eten nahi izateak. Zer dela eta derrepenteko aldaketa hori? Zein interes ezkutu dago edo egon liteke erabaki horren atzean? Ez litzateke Udala poztu eta harrotu beharko Perseokoek leioaztarron eta ondoko herrietako hainbat zinemazaleon zaletasuna urte luzeetan bete dutelako eta betetzen jarraitzeko prest dagoelako? Galdera asko eta erantzun gutxi, ezta?


Nire iritziz, ondo dabilena edo doana ez dago zertan aldatu; are gehiago, zuzen egindako lana bultzatu eta saritu behar da.


Amaitzeko, urtetan indarrean izan duzuen kolaborazio akordioa bere horretan mantendu dezazuela eskatu nahi dizuet.


Agur


Floren Zarraga



DEFENDAMOS A PERSEO


Leioa, 4 de diciembre de 2020


Estimada concejala de Cultura:


Yo, Floren Zarraga Olabarrieta, socio nº 232 de Cineforum Perseo, quiero expresar mediante este escrito, mi extrañeza, enfado y desacuerdo con la decisión tomada por el Ayuntamiento de no respetar y dejar sin efecto el acuerdo suscrito hace unos años con Cineforum Perseo.


Llevo unos 5 años acudiendo todos los martes a las sesiones de cine que tan bien organiza Perseo, y en todo este tiempo he observado que cada vez nos juntamos más personas de todo tipo de edades; que estamos interiorizando modos nuevos de ver y entender las películas; que una vez acabada las mismas, se toma parte en los debates; que acudimos muchos socios a los festivales de cine de Donostia, Gijón y Valladolid… Sin embargo, todo lo anterior no ha surgido de la nada, ha surgido del enorme y desinteresado trabajo de Eva, Miguel, Nicolás y demás componentes de Perseo. Por lo tanto, pienso que debemos aplaudir ese ingente esfuerzo, y la mejor forma de aplaudirlo es dejarles desarrollar su labor libremente.


Por otra parte, me sorprende que el Ayuntamiento, de repente, quiera cambiar y dejar sin efecto el acuerdo suscrito durante años. ¿A qué se debe ese cambio repentino? ¿Qué interés oculto hay o puede haber tras esa decisión? ¿No debería el Ayuntamiento alegrarse y enorgullecerse de que los componentes de Perseo durante muchos años hayan llenado y estén dispuestos a seguir saciando la afición por el cine de los leioaztarras y otros muchos ciudadanos de los pueblos colindantes? Muchas preguntas y pocas respuestas, ¿no?


En mi opinión, lo que funciona no hay porqué tocarlo o cambiarlo; aún más, el trabajo bien hecho hay que apoyarlo y premiarlo.


Para terminar, quiero pediros que el acuerdo de colaboración en vigor durante años se mantenga tal cual.


Un saludo


Floren Zarraga




© 2011 CINEFORUM PERSEO LEIOA.